XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AmetsaAntzerti obra bailitzan, andrearen ametsak zazpi atal izan zituen, bakoitza bere eszenatoki eta pertsonaiekin;
zenbaitetan, autobusaren mugimendu baldarren batek esnatzeko zorian jarritakoan eta, atal horiei pentsamendu izpiak edo oroitzapenak erantsi zitzaizkien, hala nola oinez dabilenaren zapatei lurra eta belarrak eransten zaizkien,
eta une haietan antzerti obrak galdu egiten zuen bere naturaleza erabateko eta bakarra, eta zerbait nahasi bihurtzen zen, ez soilik amets, baita kontzientziaren mende sortutako irudien erakusle ere.
Ametsaren lehenengo atalaren eszenak lorategi zabal batean jokatzen ziren, hamar bat urte lehenago, berak hogeita zazpi zituenean.
-Ikustezue? Laster loretan jarriko dira
Bere zilar euskarriko makila gereziondo zerrenda bati buruz zuzendua zeukan.
Gereziondoen adarrak kimuz beteta zeuden.
-Goizegi, ez? Elurra egin dezake oraindik
Baranda hura, harrizko etxe eder baten
-Kostalde honetan ez dut uste.
-Lehengoan irakurri nuenez, Biarritzen ez du elurrik egin martxoan 1921etik
Oso itxura delikatuko mutil bat zen, hogeita hiru edo hogeita lau urtekoa, (...)